Emekin osasuna eta zaintzara zabaltzen gara. Profesional ezberdinok modu interdisziplinarrean lan egiten dugu, etapa ezberdinetan sortzen diren beharrei ahalik modu integralenean erantzuteko asmoz. Informazio objetiboa eta ebidentzia zientifikoan oinarritua, hitzaldi, saio praktiko eta aktibitate ezberdinekin proiektua osatu eta borobiltzen jarraitzen dugu.

LAZTANAK HAURTZAROAN

Haur batek ez du inoiz laztan gehiegi jasoko. Talde txikietan, modu goxoan, gure haurrekin konektatu eta haur masajeak dituen onurez gozatzeko saioak.

Hizlaria: Alazne Apalantza (fisioterapeuta, haur fisioterapian graduondoa).

HAZIERA TALDEAK

Erditze ostean eta hazieran familiei sortzen zaizkien beharrak asetzeko gunea. Azken urteetan neurozientziek baieztatutakoan oinarrituta, gure oinarrira itzultzeko baliabideez aritzeko gunea. Aldi perinatala, garapen psikoemozionala, autonomia, mugak eta akordioak. Gai ezberdinak landuko dira, talde txikietan, konpartituz, hartu eta emanez.

Hizlaria: Estitxu Fernandez (psikologoa).

ELIKADURA OSAGARRIA

Haur elikaduraz arituko gara. Lehen sei hilabete pasa ostean, elikadura osagarri osasuntsu bat nola gauzatu elikagaiak zatika emanez.

Hizlaria: Ainitze Ondarra (dietetika eta giza nutrizioan graduatua).

BIHOTZ BIRIKA BERPIZTEA

Bihotz birika berpizte edo suspertze maniobrak modu teoriko-praktikoan ikasi eta barneratzeko saioa. Talde txikietan, haur jaioberri nahiz haurrei egin beharreko maniobrak panpin errealistekin burutzen dira.

Hizlaria: Garazi Azaldegi (pediatra).

LEHEN SOROSPENAK: OINARRIZKO LARRIALDI ETA GAIXOTASUNAK

Etxeko txikiekin bizi ditzakegun larrialdi eta ohiko gaixotasunen inguruko tailerra. Sukarra, zauriak, kolpeak, odoljarioak, goiko arnas bideen infekzioa etab. Nola kudeatu egoera hauek?

Hizlaria: Garazi Azaldegi (pediatra).

ERDITZE AURREKO PRESTAKUNTZA INTENTSIBOA

Egun bateko erditze aurreko prestakuntza intentsibo saioa. Talde txikietan eta ahalik modu praktikoenean erditzearen eta erditze ostearen inguruko informazioa eta kontzientzia landuko dira.

Hizlaria: Alazne Apalantza (fisioterapeuta).

YOGA SAIOAK

Yogaren bidez hainbat gorputz sekuentzia lortu nahi dira dinamika eta energia intentsitate ezberdinen bidez. Postura ezberdin horiek indarra, flexibilitatea, kontrola eta erlaxazioaren hobekuntza lortzen lagunduko digute, minak eta arazo fisikoak ekiditeko. Postura egonkorren eta arnasketa natural baten bitartez, gorputzaren eta espirituaren armonia lor dezakegu.

Arduraduna: Tidore Yoga Club.

EDOSKITZE TALDEA

Haurdun dauden familientzat, erditu berri direnentzat nahiz haur haundiagoak dituzten familientzako saio irekiak. Haurdunaldi bukaeran oritza gordetzeko teknikak, txikiaren lehen orduak, esnearen igoeraren kudeaketa, lana eta edokitzea, lana eta elikadura osagarria, edoskitzearen amaiera… Hilean behin doako saioa.

Hizlaria: Anne Urretabizkaia (emagina).

SOSTENGU EMOZIONALA

Norbanakoaren beharrak adierazi, askatu eta besteenak entzun eta konpartitzeko gunea. Arazoei, ezinegonei edota erronka berriei aurre egiteko baliabideez diskrezioz eta konfiantzazko giroan hitz egiteko espazioa. Hilean behin doako saioa.

Hizlaria: Joana Aguado (psikologoa).